AMETS HANDI BAT

AMETS HANDI BAT

Editorial:
Kalandraka/pamiela
EAN:
9788476815953
Año de edición:
Materia
LITERATURA
ISBN:
978-84-7681-595-3
Páginas:
40
Encuadernación:
TAPA DURA
Idioma:
EUSKERA
Ancho:
270
Alto:
210
Disponibilidad:
No disponible
Colección:
SIN COLECCION

Album irudidunentzako II. Compostela Saria irabazi duen lana balio literario handiko kontakizun laburlaburra da, irakurlea maien mitologiaren eta astronomiaren mundu liluragarrira daramana. Felipe Ugalde mexikarrak krokodilo baten istorioa kontatzen digu: krokodiloak  handitzea du ametsa, denboraz eta espazioak gaindi ere handitu nahi du, munduan duen bizitzatik haratago ere. Giza espeziearen eta gizabanakoaren metefora bat da, gehien-gehienetan hazi eta bizitzan geure arrastoa utzi nahi baitugu. Krokodiloaren gisara, zerbait handia  egitera deituak gaude, baina ez dakigu zertara eta nola lortu, eta bide horretan gure inguruko guztia suntsitzen dugu.
 Astronomo maiek suge baten moduan irudikatzen zuten Esne Bidea; irudi hori bilakatuz joan zen, krokodiloaren antza zuen kanoa bihurtu arte. Orion konstelazioari loturik, animalia hau munduaren eta zeruaren arteko loturaren ikurra da, gizon-emakumeen eta jainkoen arteko loturarena. Esne Bidea, bestalde, oso lotua dago Done Jakue Bidearekin, bide-erakusle baitzen Compostelara zihoazen erromesentzat.
 Indar eta aberastasun sinbolikoagatik, eta margo akrilikoarekin lortutako perfekzioagatik, Amets handi bat izan da sariaren irabazlea,  22 herritaldetako 280 lanen gainetik. Felipe Ugalderen lana "osoena eta orekatuena" zela esan zuen epaimahaiak, testuak eta irudiak elkar osatzen dutelako, irudien balio metaforikoagatik, eta denboraren kontzeptuaren tratamenduagatik. Liburu honetarako, epaimahaiaren iritziz, "berdin da adina, irakurketa desbedinak izan bailitzake", irakurlea haurra izan edo heldua izan.

Otros libros del autor en Booksonline

Materia en Booksonline

Kalandraka/pamiela en Booksonline

  • KATUTXO ETA ELURRA
    Titulo del libro
    KATUTXO ETA ELURRA
    SENDAK, MAURICE
    Kalandraka/pamiela
    ...Egun hartan elur asko egina zen. Hotza egiten zuen, baina Untxitxo, beroki zuri iletsua zuela, eta Katu...
    No disponible

    11,00 €

  • Bonobo betaurrekodunen egiazko historia
    Titulo del libro
    Bonobo betaurrekodunen egiazko historia
    Nº CO
    Turín, Adela
    Kalandraka/pamiela
    Orain dela urte asko eta asko, aspaldi handian, hainbat bonobo oihanean bizi ziren, mangladi batean. Egun guzti...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    16,00 €

  • Gose biziko beldarra
    Titulo del libro
    Gose biziko beldarra
    Carle, Eric
    Kalandraka/pamiela
    Eric Carleren haurtxoentzako liburu berri bat, gure euskatazko katalogoan. Buruaren eta oinen artean gorpu...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    16,00 €

  • KROKODILO TXIKIA, JIRAFA ALTUA ETA NEURRI KONTUAK
    Titulo del libro
    KROKODILO TXIKIA, JIRAFA ALTUA ETA NEURRI KONTUAK
    Kulot, Daniela
    Kalandraka/pamiela
    Istorio honetako protagonistak maiteminduen bikote ezohikoa da, eta bizikidetzan sortuko zaizkien zailtasunak a...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    16,50 €

  • ORAIN EZ, BEÑAT
    Titulo del libro
    ORAIN EZ, BEÑAT
    McKee, David
    Kalandraka/pamiela
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    15,00 €